3/9/09

KOKAPENA


Getxo Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren bokaleko eskuineko ertzean kokatzen den udalerria da, Abrako badiara begira dago eta ertzeko topografia amildegi izugarriez bereizten da. Bilboko eskualdearen parte da eta 12km-k baino ez dute aldentzen Bilbotik. Udalerri zabala da eta bost auzoz osatzen da: Algorta, Las Arenas, Neguri,Andra Mari eta Romo. Punta Begoñako galeriak Neguri auzoan kokatzen dira. Arriluzeko pasealekura eta Ereagako hondartzara zabaltzen dira baina sarbidea ezin da hauetatik egin, topografiaren desnibelak ekiditen duelako.Bertara sartzeko Ereagako hondartzaren aurrean dauden eskailera eta arrapala batzuen bidez Atxekolandeta kalera igo behar da orubera sartu ahal izateko.


Behe erdi Arotik XVIII.mendearen amaierararte Getxoko biztanleak nekazari, abeltzain eta arrantzaleak ziren gehien dat, azkeneko hauek Algortako auzoko portuan bizitoki zutelarik.


XIX.mendean Las Arenas-eko auzoa jaio egiten da eta zuen hondartza izugarriagatik familia dirudunen udako bizitoki bihurtzen da. Baina Bilboko portuaren eraikuntza hasten denean hondartza honen gainean kai-mutur bat eraiki behar izan zen eta orduan turismoa Algortako porturantz mugitzen da eta Las Arenas-eko auzoak erresidentzial izaera hartzen du.


Neguriko auzoa XX.mendearen hasieran sortzen da Bilbo eta Madrildik gehien bat datozen familia aberatsen neguko erresidentzia bezala (neguri=neguko hiria).

No hay comentarios:

Publicar un comentario