Gaur egun galeriek okupatzen duten orubea ez du jatorri batea hartzen duen guztia hartzen, antzina orubea askoz handiagoa zen eta jauregi-etxe bat zegoen, baina 90ko hamarkada inguruan orube horren barneko aldean etxebizitza lau bloke eraiki zituzten, egun Punta Begoña izenaz ezagutzen den urbanizazioa alegia.
Galeriak Arriluze pasealekuaren amaieran hasi eta bira eginez Ereaga hondartzaren aurretik jarraitzen dute. Hauen amaieran, orubearen beste aldera ematen duen Atxekolandeta kalera igotzeko eskailera eta arrapalak daude.
Galeriek oinarrizko egitura mantentzen dute, egia esan egoera okerrean baina hala ere konposizioan tarte desberdinak desberdindu daitezke. Arriluze pasealekuaren aurrean lau metroro dauden zutabe batzuz osatzen da, honen amaiera errotonda zirkular batez egiten delarik. Orubeari egokituz barne espazioak zortzi metroko sakonera eta laukizuzen forma bat osatzen du.Zutabeak plinto gainean doaz, fuste jarrai eta leuna dute eta kapitel sinplea. Oinarrian harrizko horma eta estalkia terraza bat du,baina orubearen desnibela dela eta honetatik lorategira heltzeko eskailera batzuk zeuden.
Jarraian dagoen tramoa, luzeagoa, sinuosoagoa eta altuagoa da.Honek bi altuera ditu; behekoa adintelatua eta goikoa arkuduna eta jatorrian ez zen galeria irekia, lau metro inguruko sakonera duen beirategi luze baten modukoa baizik.
Atxekolandeta kalera ematen duen tramoa, Arriluzeko aldean ematen den soluzio berbera errepikatzen da, baina sakonera askoz handiagoarekin, bertan familiak ,biltzeko edo dantzaldietarako erabiltzen zuen toki zabal bat baitzuen.

Bertan erraz bereizten dira galerietako alde desberdinak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario