3/9/09

AUKERATUTAKO TOKIA



Getxoko Punta Begoñako galeriak dira proiektua egiteko aukeratu dudan lekua.

1918an Horacio Echevarrieta, bere orubearen (Punta Begoñan) eustorma bezala funtzionatuko zuen galeriaren diseinua eskatu zion Ricardo Bastidari. Nahiz eta gaur egun horren arrastorik ez izan orube beran, galeriekin batera 1910.urte inguruan eraikitako etxe bat zegoen.

Etxea desagertu arren galeriak oraindik diraute eta bere kokapen geografiko eta paisajistikoagatik eta babestutako elementu bat izateagatik udalerriko puntu interesgarri bat da.

Duela urte batzuk komunikabideetan bertan bost izarretako hotel bat egin nahi zutela entzun zen, 2010.urterako eraikita egon behar omen zuen, baina badirudi proposamena bertan behera geratu dela ,aurreproiektua baino ez baitute aurkeztu oraindik eta asuntoa geldirik baitago.

Gainera getxotarren artean ez zuen onarpenik izan,erabilera publikoagoa izango zuen eta guztien eskura egongo zen eraikin bat nahi zuten.

Dauden galeriei eta orubeari emango diodan erabilera ez dut oso argi oraindik. Kokapenagatik, itsasoa edo urarekin erlazioa duen zerbait egitea gustatuko litzaidake, eta aldi berean edonork disfruta dezakeena, beharbada talasoterapia zentru bat? (gimnasioa,masaje kabinak, igerilekuak … eta estalkian eta galerietan zehar pasealeku eta plazak edo terrazak … itsasorantz zabaltzen diren bideak …)

No hay comentarios:

Publicar un comentario