21/9/09

BISTAK


Aurreko irudia Atxekolandeta kaletik ereagako hondartzara jeisten den bidetxoan dauden terrazetako batetik aterata dago.Behean hondarta zati bat ikusten da eta galerien hasiera eta hondartza artean kirol portua eta ibaiaren bokalea nabari dira.Atzean Serantes mendia eta Santurtzi,Portu, Zierbena eta inguru horretako beste mendi batzuk.



Ereagako pasealekutik ateratako argazkia dugu hau,aurrean Abrako badia ikus dezakegu eta eskuinera Getxo udalerriko amildegiak Punta Galean amaiera dutelarik.Ezkerraldean berriz aurreko irudian aipatutako mendiak.

4/9/09

GALERIAK BARRUTIK


galerien terrazak

egongelako espazioa,galerien zabalera handitzen da



egongelatik goiko solairura igotzeko eskaileren egoera










Aurreko argazkietan galerien barneko irudi batzuk ageri dira, eta ikusten den moduan eraberritzeko premia duen eraikin bat dela esan dezakegu.
Hala ere, ondare historikoa denez ezin izango da berreraiki, dagoena berrezkuratu eta eraberritze lanak egin beharko dira proposatzen den eraikin berriarekin batera.
Baina zer punturaino kap sakondu behar dugu dagoen egituraren indartzean edo eraberritze horretan??








GALERIAK KANPOTIK



Ereaga pasealekutik ateratako argazkia, eskuman kirol portuaren sarrera ikusten da, eta ezkerrean Ereagako pasealekua eta Atxekolandetara igotzeko arrapalak. Galerien atzetik Punta Begoñako urbanizazioaren lau bloketako baten goiko zatia ikus daiteke.



Argazkia Arriluze pasealekutik aterata dago. Hasieran ikusten den eustorma ez da galerien parte, Punta Begoñako galerien hasiera argazkiaren amaieran ikus daiteke. Gertuen ikusten den eraikuntza 1909koa da, Aizgoien baserria alegia "regionalismo inspirado en los caserios vascos" eta jarraian ikus daitekeena Arriluze jauregia da 1904koa, erdi aroko jauregien itxurakoa eta britaniar estilotako zenbait elementu hartzen dituena.